Magdalena Atria

Magdalena Atria Lemaitre (Santiago, Txile, 1966ko uztailaren 22a) laurogeita hamarreko hamarkadako artista txiletarren belaunaldiko margolari eta arte-erakusketa komisario txiletarra da. Arte garaikide abstraktuan aritzen da; bere lana abstrakzio geometrikoaren tradizio modernistarekin lotzen da, baina geometria hori munduan aurki ditzakegun egoera bisual espezifikoekin lotzen saiatzen da.

Arte plastikoak eta Estetika lizentziaturak ikasi zituen Txileko Unibertsitate Katoliko Pontifizioan. Geroago, New Yorkeko Parsons School of Design arte eskolan osatu zuen bere prestakuntza. Atriaren lanaren ezaugarri nagusia kolorearen dekonstrukzioa da; Waldemar Sommer arte-kritikariaren arabera, bere lan abstraktuan «kolore-masa ukigarriak» agertzen dira, baina baita Txileko plastikan aurki daitezkeen abstrakzio geometrikoaren zenbait elementu ere.

2005ean, Arte Nazionalen Altazor Sarirako izendapena jaso zuen, pintura kategorian, ''Contra la naturaleza'' lanagatik.

Bere ibilbidean bakarkako eta taldekako hainbat erakusketatan parte hartu du Txilen, Brasilen, Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan. Haien artean, ondokoak aipa daitezke:

* ''Sin Miedo Ni Esperanza'' Ancud-eko Eskualdeko Museoan (2004)

* ''Huellas: Orlando Avendaño, Francisco Copello, Magdalena Atria y Fernando Estibill'', ''Configuraciones Improbables'' y ''Tensión Superficial'' Santiagoko Arte Garaikidearen Museoan (1997, 2002 eta 2003an hurrenez hurren) * ''Sonriendo desesperadamente'' Los Angeles-eko MOCAn (2004) * ''Del otro lado, Arte Contemporáneo de Mujeres en Chile'' en el Centro Cultural Palacio de La Moneda-n (2006) * ''Poetics of the Hand Made'' Los Ángeles-eko The Museum of Contemporary Art-en (2007) * ''El patio de mi casa. Arte contemporáneo en 16 patios de Córdoba'' Kordoba (2009) * ''Patios de Quito'' Quitoko Casa Sucre Museoan de (2010) * ''Love and Space'', Arte Bisualetako Museoan - MAVI (2013) * ''Un nuevo mundo. Mujeres en la mira'', Santiagoko ''El Tranque'' Kultura Zentroa (2023) * Solaris, Puerto Varas-eko CAMM-en Arte Bisualetako Aretoa (2025) Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Atria, Magdalena', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    Beste egile batzuk: “...Atria, Magdalena...”
    Liburua
  2. 2
    Beste egile batzuk: “...Atria, Magdalena...”
    Liburua
  3. 3
    Beste egile batzuk: “...Atria, Magdalena...”
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali