Ferreira Gullar
José Ribamar Ferreira, Ferreira Gullar izengoitiz ezaguna (São Luís, 1930eko irailaren 10a – Rio de Janeiro, 2016ko abenduaren 4a) brasildar olerkari, antzerkigile, saiakeragile, ipuingile, kazetari eta arte-kritikaria izan zen.Neoconcretismo mugimendu poetikoaren sortzailea izan zen. Brasilgo Alderdi Komunistako kide izan zen, eta 1964an erbesteratu behar izan zuen, diktadura militarra Brasilera iritsi ondoren, eta SESBen, Txilen, Perun eta Argentinan bizi izan zen. 1975ean idatzi zuen Argentinan bere lanik ezagunena, "Poema Sujo" ("Poema zikina"). Bertan, bere haurtzaroko eta gaztaroko oroitzapenak eta erbesteratuta bizitzearen larritasuna jorratzen ditu, eta erbesteratuen jazarpenaren ondorioz poesia idazteari uzteko erabakia azaltzen du. Erbestetik itzuli ondoren, liburuak argitaratzen eta egunkarietan idazten jarraitu zuen.
2002an Claus printzea saria jaso zuen, 2005ean Machado de Assis saria, 2007an Jabuti saria eta 2010ean Camões saria. Wikipediatik informazioa lortu