Pink Floyd britainiar rock talde bat izan zen, 1965ean Londresen sortua. XX. mendeko ikono kulturaltzat hartua eta herri musikaren historian eragin, arrakasta eta txalorik handiena izan zuten taldeetako bat. Ospe handia lortu zuen bere musika psikodelikoari esker: denboraren poderioz, rock progresibo eta rock sinfonikora eboluzionatu zuen. Eduki filosofiko handiko abestiengatik, soinu esperimentazioagatik, diskoetako azal berritzaileengatik eta zuzeneko ikuskizun landuengatik ezaguna da. Mundu osoan 280 milioi albumetik gorako salmentak dituzte, horietatik 97,5 milioi soilik Estatu Batuetan. Haien ''The Dark Side of the Moon'' albuma (1973) urte askotan salduenetariko bat izan zen, eta bere ibilbide musikalean zehar, taldeak 300 milioi album baino gehiago saldu ditu egun arte.
Wikipediatik informazioa lortu