Giacomo Puccini
thumb|300 px|Giacomo Pucciniren ''Edgar'' thumb|Giacomo Pucciniren ''Le Villi (preludio)'' thumb|Giacomo Pucciniren ''La bohème - O soave fanciulla)''Giacomo Antonio Domenico Michele Secondo Maria Puccini (Lucca, Toskana, 1858ko abenduaren 22a – Brusela, 1924ko azaroaren 29a) musikagile italiarra izan zen.
Opera landu zuen batik bat, hala nola ''La Bohème'', ''Tosca'' eta ''Madama Butterfly,'' eta XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako munduko handienetakotzat jotzen da. Giuseppe Verdiren ondorengotzat hartzen dute adituek. Idatzi zuen lehen opera ''Le Villi'' (1884) izan zen, eta, lehen arrakasta, ''Manon Lescaut'' (1893) lanak eman zion. Bere omenez, 1930etik, ''Festival Puccini'' jaialdia antolatzen dute urtero Torre del Lago herrian, Luccatik gertu.
Ameslaria izan zen, eta XX. mendean zinema zuzenduko zuten musika-kontzeptuen sortzailea. Haren aburuz, pasarte modalen edo baliabide politonalen erabilera eta tonalitatea edo atonalitate efektu kontuak ziren, obraren behar dramatikoek definituak. Adibidez, ''Tosca''n, testua pasarte musikalez ordezteko moduak aurretik jartzen digu gertatzear dagoen ekintza, Alfred Hitchcock-ek bere suspensezko filmetan egin zuen moduan. Beste adibide bat ''La bohème''n dugu, Mimí-ren gaia entzuten denean bera eszenaratu aurretik eta Rodolphek lagunei esaten dienean ganbaran geratuko dela .
Opera teknika alemaniarra eta italiarra modu bikainean erabiltzeko gai zen opera-konpositore bakanetakoa izan zen. Bere doinu batzuk, «O mio babbino caro» (''Gianni Schicchi''), «Che gelida manina» (''La bohème'') eta «Nessun dorma» (''Turandot''), adibidez, gaur egun herri kulturaren parte dira.
Hamabi operaz gain, Puccinik beste lan aipagarri batzuk ere idatzi zituen, hala nola Aintza meza, Romari ereserki bat, kapritxo sinfoniko bat, bi preludio sinfoniko eta hari-laukoterako hiru minuet. Wikipediatik informazioa lortu